miércoles, 21 de octubre de 2015

XXI.MENDEKO ESKOLAK




AURKIBIDEA:

SARRERA……………………………………………………..3


GORPUTZA…………………………………………………4-6


ONDORIOAK………………...………..……………………7-8


ERANSKINAK……………………..………..…………….9-10


BIBLIOGRAFIA………………….....……………………….11


--------------------------------------------------------------------------------------------------------


 SARRERA:
XXI. mendeko eskolak pertsonen bizimodua bezala denboraren poderioz aldaketa handiak jaso ditu, horrekin batera eskolaren xedeak aldatzen joan dira. Hasierako eskolak askoz zorrotzagoak ziren, hezkuntza sistema horri tradizionala deritzo. Hartan, umeek ez zituzten eskubiderik, irakasleak agindutakoa bete behar zuten, bestela, zigor gogorrak inposatuko zizkieten. Eskola hauek erlijioaren inguruan mugitzen ziren, hau da, ematen zituzten gai guztiak erlijioarekin bat etortzen ziren, askatasunik gabe beste ideologia batzuk izanda. Gaur egun, XXI. Mendean gaudela, metodologia aldatzen ari da, praktikoagoak diren eskoletara hurbilduz.
Oraingo sistemaren xede nagusia ikasleei materia ondo azaltzea da, umeek argi eta garbi uler dezaten. Hori ezinbestekoa da, horretarako hainbat metodo izan behar dituzte irakasleek gauzak azaltzeko askatasun osoz. Hau guztia ondo atera dadin, prestakuntza egokiak eduki behar dituzte, eta lortu behar dute haurrak ondo sentitzea ahal duten guztia ikasten duten bitartean.
Hezkuntza aldatzeko beharra izan du gizartearen baloreak, beharrak eta zereginak aurrera eramateko; Gero eta pertsona landuagoak, lehiatsuak eta prestatuagoak bilatzen dituzte, erraz moldatzeko edozein lan egoerari. Hobekuntza honetan eskola berriak aurrea hartu dio eskola tradizionalari, eta honen barruan Homeschooling-a agertzen zaigu:
XXI. mendean, Ipar Amerikan Homeschooling sortu zen. Mugimendu honek heziketa etxean egin behar dela defendatzen du, hau da, gurasoen eskubidea dela haien seme-alaben heziketaz zuzenean arduratzea, suposatzen delako, gaur  egun, eskoletan ez direla lantzen behar bezala beharrezko baloreak, eta balore hauek seguruago daudela gurasoek zuzenean ematen badituzte.
Eskola tradizionala, izenak dioen moduan, irakasleak aukeratutako ezagutzak transmititzea izango litzateke. Irakaslearen rola eman beharreko ezagutzak onartzea eta ikasleei irakastea da, beraz, erakutsi beharrekoa menperatu beharko luke. Sistema hau, lehenengo, hezkuntza-sistema izan zen, eta gaur egun praktikan jartzen jarraitzen dute baina poliki eraldatuz, sistema berriak sortzen.

GORPUTZA:
-          Bi funtzio hauek eragin ezberdina dute haurrarengan, honek duen adinaren arabera. Hezitzea ,nork bere oldarrak kontrolatzen ikastea eta hezitzailearen aginduak obeditzen ikastea da. Sozializazioaren hasiera aurrekoan datza eta hau familian eta, ondoren, eskolan gauzatzen da.
Bi funtzio ezberdindu behar dira umeen heziketan: Funtzio asistentziala eta funtzio hezitzailea. Lehenengo funtzioak familia eta lan mundua bateratzea du helburu umeen beharrizanak gordez eta bigarrena berriz heziketa proiektu baten oinarri diren beharrezko identitate eta autonomia ezagutza, umea hazten den eremuaren natura- eta gizarte- ezagutza izatea eta sozializazioa umean ezartzea du xede.
 Beraz,  haurra txikia denean funtzio asistentzialak hezitzaileak baino garrantzia gehiago izango du. Aldiz, umea hazten doan heinean funtzio asistentzialak garrantzia galtzen joango da eta hezitzailea gailendu edo garatuko da.

-          Gizartea ezin da aldatu. Denborak eragina izan du pertsonengan eta hauen bizitzeko ohiturak, kulturak, heziketa motak eta abar, moldatuz joan dira. Esan daiteke gertaera ezberdinek zerikusia izan dutela gizartea aldatzeko unean, baina aldaketa horiek gertatzeko gertaera oso handiak gauzatu behar izan dira. Horregatik, irakasleek ezin dute gizartea aldatu ez bait dute hainbeste indarrik hau aldatzeko. Eskola barruan, irakasleek duten zereginetako bat umeei inguruan duten kultura ulertaraztea eta transmititzea dute xede, baina lehen aipatu dugun moduan irakasleek ezin dute gizartea aldatu.

-          Irakasle batek bere esperientzia guztian zehar ume ezberdin askorekin lan egin beharko du: ume azkarrak, isilak, atzerritarrak, beldurtiak … Guzti hauek hezi ahal izateko teknika ezberdinak landu beharko ditu , beti haren ikasleak bikaintasuna lor dezaten.
Egia da, aipatu dugun moduan, ikasle batzuek beste batzuek baino zailtasun handiagoak izango dituztela bikaintasun hori lortzeko.
Horregatik, kasu hauetan irakaslearen funtzioa da zailtasunak dituzten ikasleei laguntza eskaintzea izango da atzean gera ez daitezen.
Irakasle batek bere ikasleen bikaintasuna lortu nahi baldin badu gela osoaren bikaintasuna lortu beharko du eta hau berdintasuna sustatzen lortzen da, hau da: haur guztiek, nahiz eta erritmo ezberdinean egin, aurrera egitea.

-          Pertsona oro gizarte batean kokatuta dago eta gizarte bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Eskola munduan kokaturik,  badaude umeak lan mundurako txikitatik prestatzen dituzten herrialdeak eta hauek ez dute umeen sozializazio egokia hainbeste kontuan hartzen. Izan ere Japonia bezalako herrialde garatu batean umeen etorkizuna baino ez da kontuan hartzen. Haurrak amaren sabelean daudenetik heziketa bat jasotzen dute. Badaude emakume haurdunentzako klaseak non umearen garapen egokia lantzen den. Umearen jaiotzetik lan mundura sartzen denera arte honen bizitza lehiaketa bat da. Eskoletan umeak nota hoberenak ateratzeagatik lehiatzen dira eta zailtasunak dutenek ez dute lekurik izango eskola batean. Honen ondorioz, Japoniar ume asko “bulling-a” jasan beharko dute. Irakasleek ez dute gelaren bikaintasuna bilatzen, umeena baizik. Honek suposatzen du zailtasunak dituzten umeei ez dietela inongo laguntzarik eskaintzen eta logikoa denez, atzean geratuko dira.
Badirudi umeen etorkizuna ona izango dela ziurtatzen duten herrialdeak beste batzuk baino garatuago daudelako, baina ez da ala. Japonian, esaterako, umeek ez dute sozializazio prozesu bat jasotzen eta beraz ez dira kapazak gizarte batean lankidetzan aritzeko. Eskolan sustatu beharreko prozesu hau erabateko garrantzia du pertsonen bizitzan, eta hau gizarte sano batentzako ezinbestekoa izaten da.
Umeen etorkizunari hainbeste garrantzia ematea ez du zentzurik orainaldian ume horiek gizartean  galduta egongo direlako.
Eskolan umeak hezi behar dira. Honekin batera, umeak sozializatu behar dira, bizi diren gizartean edozein momentutan haiek bakarrik segurtasunez biziraun  ahal izateko.

-          Estatua umeen heziketan parte hartu behar duela argi dago, izan ere hau izango delako eskolen arduradun. Egia da familiaren eta eskolaren arteko ezberdintasuna ezagutu behar dela: alde batetik, irakasleen funtzioa umeak irakastea izango litzateke eta bestetik, gurasoen ardura umeak hezitzea.
Bien papera ezinbestekoa da, bai irakasleena bai familiena, baina gaur egun esan dezakegu familien papera garrantzia handia hartu duela (Homeschooling adibide gisa) hezkuntza eta bizitza baloreak seguruago daudelako gurasoek zuzenean  ematean.
Finlandiako kasuan, eskoletako eta hezkuntzako arauak edota baloreak irakasleen kontua dira, hemen, berriz, Estatuaren kontua.
Gobernu aldaketak daudenean Finlandiako hezkuntzan ez dute eraginik, gure herrialdean, berriz, gobernu aldaketa bakoitzak hezkuntza aldaketa suposatzen du, eta honek hezkuntzaren garapena oztopatzen duela esan genezake.


ONDORIOAK:
 Gure ikuspuntutik, XXI.mendeko hezkuntza gero eta hezkuntza garatuagoa izan behar da. Denbora pasa ahala, hezkuntza, beste hainbat gauza  bezala, aldatzen joan da. Elkarbizitza, kultura… aldatu diren moduan, umeek eskoletan ikasi beharreko baloreak edo bizitza oinarriak ere aldatu dira, beraz, uste dugu oso garrantzitsua dela ume hauei balore berriak irakastea, beste modu batean esanda, eskola berriaren baloreak.
Orain dela urte ugari beste balore batzuk zeuden, gaur egun horietako batzuk oraindik mantentzen dira, adibidez: errespetua. Baina badaude beste askok aldatzen joan direnak, esaterako, orain dela asko eskoletan hezkuntza nahiko zorrotza zen eta ezin zenuen sormena garatu. Gaur egun, berriz, sormena garatzea, hezkuntzarekiko malgutasuna eta autonomia dira balore nagusienetakoak edo garrantzitsuenak.

– Sormenaren garapena: Sormena gizakiak ideia, kontzeptu, objektu berriak, horien arteko loturak zein problema baterako soluzioak irudikatu, pentsatu eta sortzeko duten ahalmena da. Horretarako umea lagundu behar da hau garatzeko, ezagutzaren bitartez nahiz esperimentazioaren bitartez, gauza berriak eginez eta asmatuz.

– Errespetua: Norbere buruarengan eta besteengan haintzat hartzea guztien eskubideak eta bertuteak duintasunez. Berdintasun honek besteekiko tratu atsegin eta errespetuzkoa exijitzen du. Umeari erakutsi behar zaio norbere burua ezagutzea haintzat hartzea eta baloratzea, baita besteak eta ingurunea kontuan hartzea. Kontuan hartzea zer egin edo zer ez egin elkarbizitza on bat izateko.

– Malgutasuna: Umeek aldaketak egitera ohitu behar dira. Sormena eta ezagutzaren bitartez irakatsi behar zaie gauzak beti ez direla diruditen bezalakoak, kapaz izan behar dira gauza horietatik haien potentziala ateratzera. Ez dira gauza batetara ohitu behar, bizitzan eta gauzetan hainbat aldaketa baitaude.

– Jakin-mina: Umeak txikiak direnean kuriositatea piztu behar zaie poliki­poliki eguneroko gauzak ikasteko, bai esperientziaren bidez bai familiak emandako baloreen bidez. Umeek ikasteko gogoak izan behar dituzte benetan emaitza onak izateko, ez ditugu indartu behar nahi ez dutena ikastera.

– Autonomia: Nahiz eta ume txikiak izan eta ia­ia esperientziarik ez izan, hainbat gauza ikastera bultzatu behar ditugu haien kuriositatea piztuz. Hau da, eguneroko gauzetan bere galderen erantzunak bilatu behar dituzte eta haien kabuz egiten ikasi behar dute. Horrela norberak bere autonomia garatuko du.


ERANSKINAK:
Eskola aldatzen ari da. Garai hauetan nabarmena den teknologia aurrerapena gure eskoletan leku handia hartzen ari da. Hainbat plataforma berri atera dira hezkuntza sailean: ESKOLA 2.0 esaterako.
Gaur egun garatuta dagoen teknologia ia edozer eskaintzen du. Duela gutxi arte erabiltzen ziren arbela eta klarionak haien balioa galtzen ari dira arbela digitalak direla eta. Hainbeste erabiltzen ziren koaderno eta boligrafoek ere haien balioa galtzen hasi dira ordenagailuek eskaintzen duten zerbitzuei esker (izan ere idazkera errazagoa, arinagoa eta ortografia zuzentzailea eskaintzen dute) Bitxikeriak diruditen arren, berebiziko garrantzia duten gauzak dira.
Ikasgela berriak digitalizatu egin dira lehen aipatu dugun eskola 2.0-ri esker. Digitalizatzen honek baditu bere abantailak eta desabantailak. Aztertuko ditugu honako hauek.
Ikasgela digitaletan, arbela digitalak eragiltzen dira. Honek beste hainbat elementu ditu erabilgarria izan dadin. Esaterako, beharrezkoa dira ordenagailua, proiektorea, pantaila interaktiboa, arbela interaktiboaren softwarea eta konexio modua: bluetooht edota kableak.
hauek guztiek ikasgela digitala osatzen dute eta funtzio hauek betetzen dituzte: Hasteko, ordenagailutik datorren informazioa proiektatzen uzten du. Jarraian, ordenagailua arbeletik kontrolatzea ahalbidetzen du punteroa sagutxo moduan erabiliz. Azkenik, punteroarekin oharrak bertan idazten uzten du.
Arbela betetzen dituen funtzio ohikoenak goian aipatu ditugunak dira, baina beste hainbat funtzio ere bete ditzazke.
Egia da material guzti hau gela bakoitzean ipintzeak kostu handia dakarrela eta eskola guztietan hau ipintzeak milioika euro suposatzen dituela.
Dena den, digitalizatze honek dakarren onurak asko dira. Alde batetik ikasleen motibazioa areagotzen du, izan ere, gaur egungo ikasleek teknologia munduan jaio bait dira eta bere saltsan senti daitezke honako gela hauetan. Segidan, denbora aurreztu eta sormena pizten laguntzen du arbela digitalak.
Beste abantaila batzuek arteak hauek goraipatu nahi izan ditugu izan ere hauek direlako pisu gehien dutenak.
Kontuan hartu behar da eskolen teknologizatze honek ez duela giza-lanaren indar berdina, hau da, irakaslearen funtzioa beti teknologiaren gainetik dago eta egon behar da nahiz eta teknologiak asko hobetzen diren.

Amaitzeko, aipatu beharra dago Eskola 2.0 programa 2010. urtetik indarrean dagoela eta Lehen Hezkuntzako bostgarren mailakoek dutela lehendabiziko eskubidea hau erabiltzeko, eta maila horretatik aurrera izango dutela gela digitalak izateko aukera. Bitxikeria moduan, plataforma hau Euskadin ezartzea 2009ko ekainaren 5ean erabaki egin zen.

Taula honetan ikus dezakegu 2011n Eskola 2.0 programak eskuragarri jarri zituen ordenagailu kopuruak ikasleentzat, gela digitalen kopurua eta irakasle formatuen kopurua.

BIBLIOGRAFIA





viernes, 2 de octubre de 2015



Olatz Ruiz de Zarate, Anne López de Viñaspre, Ainhoa San Vicente eta Iratxe Lazcoz gara, haur hezkuntzako ikasleak. Laurok 18 urte ditugu eta batxilergotik gatoz. Olatz eta Iratxe mendebaldea ikastetxetik datoz, Anne Jesus Obrerotik eta Ainhoa Ekialdetik. Anne, Ainhoa eta Iratxe Gasteizkoak gara  Olatz, berriz, Izarrakoa.
Haur hezkuntza ikastea erabaki dugu laurok umeak gustoko ditugulako (haiekin jolastea edo denbora pasatzea) eta etorkizunean irakasleak izatea gustatuko litzaiguke. Gradu hau nahiko interesgarria iruditzen zaigu ikasten ari garelako nola irakatsi ginduten irakurtzera, marraztera, idaztera...
Espero dugu gradu hau ondo ateratzea